Ibai-artekoak "pozik" Merkemerkauak izan duen erantzunarekin

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2020ko ots. 17a, 16:00

Giro polita izan da asteburuan Arrasateko erdiguneko kaleetan Ibai-arte merkatari elkarteak egin duen Merkemerkaua azokan; hogeita hamar saltokitako produktuak kalera atera dituzte eta horrez gainera publiko guztiarentzako ekitaldiak izan dira.

Elkarteko presidenteak azaldu du, pozik daudela azokak herrian sortzen duen giroari dagokionez, eta herritarrek eskertzen dizkietela halako ekintzak antolatzea, nahiz eta gaineratu duen, urtean zehar askotariko deskontuak egiten direnez, gaur egun Merkemerkaua moduko azoketan ez direla garai bateko salmenta handiak egiten.  Orokorrean dendariak gustura daude oraingoak emandakoarekin.

Merkemerkaua eta azokaren bueltan antolatutako ekintza osagarriez gainera, bestelakoak ere egin dituzte Iba-artekoek asteburuan; izan ere, San Valentin eguna aitzaki, 100 lagunetik gora, horien artean, merkatari eta bezeroak, elkartu ziren egubakoitzean Bedoñako Errastiko jatetxean afaltzeko.

Datozen asteetarako Ibai-artekoak ekintza gehiago ari dira prestatzen: martxoaren 17an Amaia antzokian izango den Cavalleria Rusticana opera ikusteko sarrerak zozkatuko dituzte egunotan, eta martxoaren 21ean kalean Puro Relajo musika taldearen bi kontzertu antolatu dituztela aurreratu dute.

Erlazionatuak

2020ko lehen Merkemerkaua iruditan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2020 ots 14 Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak