Ikusmen murriztua esperimentatzeko erakusketa interaktiboa egongo da Kulturaten

Amaia Aranegi 2020ko ots. 14a, 10:24

Retinosis Gipuzkoa Begisarek antolatuta, ikusmen murriztua duten pertsonen errealitatea ezagutzeko aukera egongo da Kulturaten. Itsutasunera heldu gabe, bizimodu normala egitea zaila egiten zaie egoera horretan dauden pertsonei; horregatik, egoera hau biztanleriari zabaldu eta gizartea sentsibilizatzeko helburuarekin antolatu dute.

Endekapenezko gaixotasuna da erretinosi pigmentarioa eta kanpo ikusmena nahiz ikusmen zorroztasuna murriztuz doa poliki-poliki bizitza guztian zehar. Baina ez da ikusmen murriztu egoerara eraman dezakeen gaixotasun bakarra. Ikusmenarekin lotuta beste hauek ere eragin dezakete: endekapen-makularra, Erretinosi Pigmentarioa, aniridia, kornean orbainak, erretinopatia diabetikoa, glaukoma edo zain optikoan arazoak.

Pertsona hauen errealitatea ulertzeko, hamabost betaurreko egongo dira erakusketan, mugikorreko aplikazio bati lotuta. Horrela, egoera erreal bat ikusiko dute gaixotasun honek dituen zailtasunekin. Otsailaren 17tik 21era bitartean, ikusmen murriztua esperimentatzeko aukera egongo da Kulturateko klaustroetan, astelehenetik larunbatera bitartean, 17.30etik 20:30 bitarteko ordutegian.

Ikusmen murriztuaren inguruko informazioa zabaltzea ere da helburua eta otsailaren 20an, hitzaldi bat egingo dute 18:30etan Kulturateko Jokin Zaitegi aretoan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak