Aita Menniko langileen karabana zaratatsua hitzarmen duina eskatzeko

Mireia Bikuña 2020ko ots. 7a, 15:00

Urtebete pasa dihardute lan hitzarmena lortzeko negoziazioekin, eta une honetan etenda daude horiek.  Profil askotariko 400 langileri eragiten die gatazkak.

ELA sindikatuak esan du soldatak 2017tik ez direla igo, kontratazioak egiterakoan kontrola enpresarena dela, lan kargak handiak direla, langileen %30k behin behineko kontratuak dituztela eta lan osasunari dagozkion neurriak ez dituztela kontuan hartzen. Hori horrela, "lan hitzarmen duina" eskatzen dute.

Aita Menni, sinatu orain; Hitzarmena orain; eta Hitzarmenaren alde, Aita Menni borrokan bezalako leloekin atera dira kalera hango langileak. Elkarretaratzeak egin zituzten abenduan, eta orain, karabana zaratatsuak egiten hasi dira. Hori bai, negoziazio mahaiari bultzada berri bat ematea ez dute baztertzen. "Baina, proposamen zehatz baten inguruan negoziatzeko elkartuko gara bakarrik; eta ez aulkiak berotzeko", esan du Aita Menniko langile eta ELAren liberatu Txema Kortabarriak.

Era berean, Goiena harremanetan ipini da Aita Menniko arduradunekin gatazka honen gainean galdetzeko. Oraingoz, iritzirik emango ez dutela esan dute. 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak