Ara Malikian maisuarekin batera jotzen duen Jorge Guillen biolin-joleak geldialdia egingo Amaia antzokian, hilaren 31n. Beste lau musikarirekin batera osatzen duen Strad taldearekin izango da –Tania Bernaez (kontrabaxua), Vicente Hervias (perkusioa), Joaquin Alguacil (gitarra) eta David Garcia (teklatua)–. Musika klasikoa, jazza, elektronika, rocka eta flamenkoa nahasten dituen emanaldia taularatuko dute.