1-1 amaitu zen Mondrak eta Ordiziak, zapatuan Mojategin jokatutako partidua. Lehen zatia parekatua izan zen bi taldeentzat eta bigarren zatian iritsi ziren golak. 82. minutuan Ordizik gola sartu zuen eta hor hasi zen partidua kolorea hartzen. 88. minutuan, partidua amaitzear zela, Jokin Gorostola arrasatearrak txartel gorria ikusi zuen eta bazirudien norgehiagoka horrela amaituko zela, baina 89. minutuan, Iker Sanchezek berdinketaren gola egin zuen.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.