ALBISTEAK

Arrasateko Jabetze Eskolak otsailetik maiatzera bitarteko plangintza aurkeztu du

Amaia Aranegi 2020ko urtarrilaren 17a

Bederatzi ikastaro, sei tailer eta bestelako ekimen ugari antolatu ditu Emakume Txokoko Jabetze Eskolak. Otsailetik maiatzera, lanketa pertsonala eta kolektiboa uztartzen dituen eskaintza zabala egongo da.

Emakume Txokoak otsailetik maiatzera bitartean eskainiko dituen ekintzen eta ikastaroen berri eman du. Antolatzaileek diotenez, lanketa pertsonala eta kolektiboa uztartzen duten jarduerak dira: "Elkarrekin lan egiteko aukerak, giro onean, emakumeon eskubideak erdigunean ipiniz eta geu, emakumeok, protagonista izanik".

Gorputzaren lanketa

Gorputzak lantzeko proposamen ugari aurkitu ditzakegu sei hilabete honetako egitarauan. "Osasunean erreparatuz, ahalduntzea sustatuz, plazak hartuz, sorkuntzatik eta feminismotik... emakumeok garelako protago-nistak", azaldu dute antolatzaileak. Esaterako, astelehenero, zoru pelbikoa indartzeko ikastaroa eta Gure gorputza despatriarkalizatuz ikastaroak egongo dira.

Izen-emateak

Urtarrilaren 20tik 24ra bitartean izango da izena emateko epea. Ikastaroetan parte hartuko den jakinarazteko epea: urtarrilaren 27tik 31ra.

Informazio gehiagorako, www.arrasate.eus/emakumetxokoa

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak