Gaztea Maketa Lehiaketa irabazi duen Sua talde gaztea izan zen Arrasateko gaztetxean Kooltur Ostegunak ekimenak gonbidatuta. Dekot taldean ibilitako Ane Barrenetxea abeslariaren ahotsak post-rockaren eraginak dituen doinuarekin egin zuen bat beste behin. Ordu beltzak lan berria aurkeztu zuen taldeak ikusminak eraginda elkartutako zaleen aurrean.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.