Saiolanek Garaia saria jaso du

Maialen Regueiro 2020ko urt. 8a, 16:07

Garaia sarien bosgarren edizioan, Saiolanek jaso du saria, Javier Bikuña eta Iratxe Acha zuzendari eta proiektuen garatzailearen eskutik.

Garaia sariak, Arrasateko Parke Teknologikoaren ekosistemaren barruan finkatutako ekimena da eta  berrikuntzarekin, ekintzailetzarekin eta lankidetzarekin konpromiso bikaina erakutsi duten enpresen eta haien pertsonen lana omentzeko eta aitortzeko helburua du. Bosgarren edizio honetan, parkeko enpresak izan dira saritutako enpresa aukera dutenak eta asko eskertu dute aitortza hau, hala dio Saiolaneko eskualde garapen arduraduna den Angel Mari Etxabek:"Oso pozgarria izan da saria jasotzea, batez ere beste enpresak aukeratu gaituztelako. Oso garrantzitsua da guretzako horrelako aitortza jasotzea".

Saiolanen eginkizuna

Saiolanen helburua da, Debagoienaren eta bertako herritarren garapena eta oparotasuna zaintzea eta beraien arrakastaren giltzarria giza faktorea proposatzen dutela litzateke. Horregatik, egunerokotasunean pertsona ekintzaileak eta erakundeak dinamizatzen dihardute, berrikuntza, enplegu egonkor eta kualifikatua eta gizarte hobe bat lortzeko asmoz. Horrekin batera, Saiolanek izaera berritzaileko proiektu berriei laguntzeko jarduerak aurreikusten ditu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak