Malen Ruiz de Azuaren erronkak 2020rako

Jokin Bereziartua Lizarazu 2020ko urt. 8a, 15:43

Nobedade eta erronka berriekin hasiko du Malen Ruiz de Azuak 2020a, azken urteotan ordezkatu duen Super Amara BAT taldea utzi eta Espainiako eta Europako Ligako txapeldun izan den Valencia Sport taldeak fitxatu duelako. 

Super Amara taldea

Super Amara BAT taldearekin egin duen azken urtea oro har ona izan dela dio. Pista estaliko denboraldia 4 metro 38 zentimetroko markarekin agurtu zuen, Antequeran jokatutako Espainiako Txapelketan bigarren sailkatuta, eta taldekako Espainiako Kopa Ibedrolan 4 metro 35 zentimetroko saltoa egin zuen, eta hor ere bigarren sailkatu zen. Aire librean, baina, pista estaliko marka on horiek hobetzeko koska txiki hori falta izan zaio, 4,35eko marka egin zuen-eta Lurraldeen Arteko Espainiako Txapelketan, Iruñean. 

Valencia Sport taldea

Valentziako klubarekin fitxatu duen arren, ez da Valentziara joango bizi izatera. Hain zuzen ere horixe izan da gezurtatu behar izan duen lehen gauza albistea zabaldu zenean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak