IGO AUTOBUSERA!

Lur eta Amets anai-arreben ikuskizun abenturazalea Arrasatera helduko da

Mireia Bikuña 2020ko urtarrilaren 7a

Hilaren 10ean egongo dira izen bereko animaziozko pelikularen protagonistak Kulturaten, 18:00etan. Filmaren promozioa egiteko bira egiten dihardute Euskal Herrian, eta egingo dituzten hamaika geldialdietako lehena Arrasatekoa izango da. Ekitaldiaren gainekoak kontatu ditu Arrasate Irratian produkzioaren ekoizpen arduradun Miren Berasategik.

Durangoko Azokan hasitako ibilaldia jarraipena izango du datozen egunetan. Pelikula aurkezteaz gain, ikuskizun abenturazalea eskainiko dute. Izan ere, urtarrilean, Euskal Herriko historiako pasadizo berezienetatik etorritako autobusean biraka ibiliko dira Lur eta Amets. Ostean, otsailaren 7an, euskal zinema-aretoetan estreinatuko da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak