Adei Madina Lopez arrasatearra, 2020an Gipuzkoan jaiotako lehen umea

Txomin Madina Milikua 2020ko urt. 2a, 14:15

Urtarrilaren 1eko 1:48ean jaio zen Debagoieneko ospitalean Esti Lopez eta Iban Madinaren semea, Adei Madina Lopez arrasatearra; eta bera izan zen Gipuzkoan jaiotako lehen umea. 

Urte berriaren hasiera iragartzen duten kanpaikadak jo eta ordu eta hiru ordu laurden ingurura etorri zen mundura Debagoeieneko ospitalean Adei Madina Lopez arrasatearra, 2020an Gipuzkoan jaiotako  lehen umea. 

Berez urtarrilaren 2rako zegoen aurreikusita 2,820 kilogramo pisatu dituen Adeiren jaiotza eta Gipuzkoako jaiotako lehen umea izateak hedabideen partetik piztu duen ikusminak, ezustean harrapatu ditu gurasoak.

Akaso urte berria baino lehen  jaioko zela esan arren medikuek, gurasoen desioa kontrakoa zen. Izan ere, 2020ak, aitatasuna baimenaren luzatzea ekarri du berarekin, zortzi astekoa izatetik, hamabi astekoa izatera pasatuaz.

Gipuzkoako jaiotako lehen umea izateak, gainera, ekarri die bestelako onurarik, Gipuzkoako Okindegien Elkartearen eskutik, urtebetez bi ogi doan izango dituzte-eta egunero.

Azken umea aretxabaletarra

Debagoieneko ospitalean 2019an azkeneko jaiotako umea, ostera,  Markel Azkarraga Irizar aretxabaletarra izan zen; abenduaren 31an bertan jaio zen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak