Sua taldea ezagutzeko elkartutakoak, gustura

Mirari Altube Arrese 2019ko abe. 20a, 16:11

Gaztea Maketa Lehiaketa irabazi duen Sua talde bizkaitar berriak ikusmina piztu du musika-zaleen artean, eta atzo, Arrasateko gaztetxera hori asetzera gerturatutakoak asko izan ziren. Ez zien hutsik egin post-rockaren eraginak dituen taldeak, eta 90eko hamarkadako ukituak eta doinu elektronika uztartzen dituenak.

Kooltur Ostegunak ekimenari esker kontzertu osoa jaso zuen Goienak, eta 2020ko urtarrilaren 3an emango du hori Goiena telebistak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak