Hamabost urte Doke izango zenaren lehen antzezlan hartatik

Eneko Azurmendi Barrena 2019ko abe. 20a, 11:31

Doke Antzerki Taldeak 15 urte bete ditu aurten eta, hain zuzen ere, beste hamabosgarren urteurren baten dauka jatorria, Goikobalurenean. Jose Mari Velez de Mendizabalek idatzitako Eskuak Elkarri izeneko antzezlana izan zen Doke izango zenaren hazia.

Goikobaluren bultzatzaile nagusienetakoa izan zan Jesus Mari Arzek, elkartearen hamabosgarren urtemuga zela eta, emanaldi herrikoi bat antolatu gura izan zuen, eta herriko hainbat talde kultural elkartu ziren emanaldi hura antolatzeko. Arzek Jose Mari Velez de Mendizabali fabore moduan eskatu zion Arrasateren historiaren gaineko antzezlan musikatu baten testua idazteko, Eskuak Elkarri izena jarriko ziona. Ordura arte herritarrak ziren asko antzezle bilakatu ziren emanaldi hartan, eta Doke Antzerki Taldea jarri zuten martxan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak