The Capaces taldea gaurko Kooltur Ostegunak kontzertuko protagonista

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2019ko abe. 12a, 14:53

Bartzelonako The Capaces taldea behin baino gehiagotan izan da Arrasateko gaztetxean, eta itxaronaldi luze baten ostean berriz datoz taldearen 20. urteurrena ospatzeko. Hardcorearen abiaduratik hurbil dagoen punk-rock gartsua egiten dute,  frontwoman moduan Martillo ahots indartsu bezain basatia duena. Kooltur Ekintzak taldeko kide Iker Barandiaran gonbidatu dute gaur Arrasate Irratiko Igo Autobusera! saiora.

Gaurko kontzertuko azalpenak gainera, datorren asterako gonbidatu duten Bizkaiko Sua taldeari buruz eta urteko eskaintza borobilduko duen Japoniako Brahman taldeei buruz ere jardun du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak