Akordeoien doinuak nagusi asteburuan

Aitziber Aranburuzabala 2019ko abe. 5a, 12:36

Hauspoz Euskal Herriko Akordeoi elkarteak, Udalarekin eta SUDC elkartearekin elkarlanean akordeoi doinuak ekarriko ditu beste behin Arrasatera asteburuan. Hauspoz elkarteko kide Aitor Furundarena gonbidatu dute gaurko, eguena, Arrasate Irratiko Igo Autobusera! saiora.

Hauspoz Euskal Herriko Akordeoi elkarteak antolatuta, 2019ko abenduaren 6-8 bitartean izan-go dira Arrasateko Akordeoi Lehiaketak. Guztira, 300 parte hartzaile baino gehiago arituko dira aurten 40. aldiz izango diren Akordeoi Lehiaketetan. Duela lau hamarkadatik egiten den Gipuzkoako akordeoi lehiaketari, Nazioarteko Arrasate Hiria eta Gipuzkoako Jaialdia gehitu zaizkio, eta, hala, egun, hiru zatitan antolatzen dira lehiaketak: Hain zuzen, aurten, 27. Nazioarteko Arrasate Hiria lehiaketa, 40. Gipuzkoako Lehiaketa eta 32. Gipuzkoako Jaialdia izango dira.

Nazioarteko musikariak

Gipuzkoako Jaialdian 250 akordeoi jole baino gehiagoren emanaldiak ikusi ahal izango dira, hainbat musika eskola eta kon-tserbatoriotatik etorriko direnak. Era berean, Arrasate Hiria Nazioarteko Lehiaketara hamar akordeoi jole etorriko dira sei herrialdetatik: Serbia, Bielorrusia, Polonia, Frantzia, Moldavia eta Finlandiatik, hain zuzen ere. 

Garrantzi "handikoa"

Aitor Furundarenak, Gipuzkoako Lehiaketako epaimahaikide eta Musikeneko irakasle denak, lehiaketaren alde pedagogikoa azpimarratu du: "Lehiaketa hau musika eskola guztietako akor-deoi ikasleentzat funtsezkoa da, ikasturte bakoitzeko helburuetako bat bihurtzen da, eta pedagogikoki pisu handia du. Ezingo genuke ezaugarri berak dituen beste lehiaketekin ordezkatu, ez Euskal Herrian ez eta Estatu mailan ere". Gogorarazi dute nazioarteko mailan "oso ezagunak" diren musikariak izango direla epaile.

Akordeoia herritarrei hurbildu

Kontzertu aretoetara joaten ez diren pertsonei akordeoia hurbiltzea "errazten" duten jarduerak antolatu nahi izan dituzte egun hauetarako; horren adibide dira Arrasateko Aita Menni Ospitaleko aretoan Samuele Telari iazko irabazlearen eskutik izango den kontzertua, baita Eibarko Musika Eskolako ikasleek egingo duten kalejira Arrasateko kaleetan zehar.

 

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak