'Dzirt-dzart' marrazketa saioa bihar, martitzena, Kulturaten ikusgai

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2019ko abe. 2a, 15:00

Komikigintzan eta marrazkigintzan jarduten duten artisten lanak ikusarazteko helburua duen marrazketa saioa da Dzirt-dzart; Arrasateko Kulturateko Jokin Zaitegi gelan egingo dute bihar, martitzena, 19:00etan.

Donostiako Koldo Mitxelena liburutegiko Komiguneak abiatutako ekimena da eta tokian tokiko artistekin eta eragileekin gauzatzen du. Saio berritzailea da eta bertso saio baten antza duena. Biharko saioan, Arrasateko Julen Ribasek eta Alazne Zubizarretak jardungo dute marrazten Iraitz Agirre aurkezleak proposatuko dizkien gaien inguruko irudiak sortuz. Komikiguneko Irune Arnaez gonbidatu dute gaur Arrasate Irratiko Igo Autobusera! saiora.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak