Zarzuela berria taularen gainean eskaintzeko gogoz

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2019ko aza. 20a, 16:25

Zapatuan estreinatuko du Izaskun Murgia Elkarte Lirikoak hogeigarren zarzuela; Manuel Fernandez Caballerok sortutako musika eta Miguel Etxegaraik idatzitako liburua duen El dúo de la Africana obra.

Orain dela hamabi urte eskaini zuten lan bera den arren, berrikuntza ugari dituztela azaldu dute "Obra oso dibertigarria da eta abesbatzarendako oso aproposa, horregatik aukeratu du berriz ere Tere Gonzalez zuzendariak. Protagonista paperean daudenak berriak dira, eta dekoratua ere berritu egin dugu; hortaz, obra berria dela esan genezake".

Asteburu honetan eta hurrengoan

Lau emanaldi egingo dituzte, bi asteburutan banatuta: azaroaren 23an, 24an eta 30ean 19:30etan izango dira eta azaroaren 29an, 20:00etan.

Sarrerak Arrasate.eus atarian eta Amaia antzokiko leihatilan daude hemeretzi eurotan eskuragarri.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak