Mondragon Unibertsitateak 75-69 irabazi zion domeka arratsaldean Nissan Grupo de Santiago taldeari. Horrela aurreko astean jasotako porrotari buelta eman dio talde zuri-moreak. Hirugarren laurdena izan zen erabakigarriena, arrasatearren hamar puntu baino gehiagoko errenta atera baitzuten eta laugarren laurdenean alde horri eutsi egin zion taldeak.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.