IGO AUTOBUSERA!

'Igo autobusera' saioa: 2019-11-12

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2019ko azaroaren 12a

Eguneko albisteen kontaketa, Joxe Landaren eguraldi iragarpena, eta agenda-hitzordu proposamenak entzungai, gaurko, martitzena, Arrasate Irratiko Igo Autobusera! saioan.

Horrez gain asteko zozketak ere iragarri dituzte: eguenean, Kooltur Ostegunak musika zikloaren baitan Arrotzak taldeak Arrasateko gaztetxean egingo duen kontzerturako sarrerak zozkatuko dituzte, eta egubakoitzean, datorren astean Arrasateko Izaskun Murgia Elkarte Lirikoak Amaia antzokian eskainiko duen El duo de la Africana zarzuelarako sarrerak. Zozketatan parte hartzeko, deitu 943 25 05 05 telefonora, edo idatzi, irratia@goiena.eus helbidera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak