Babarrunak protagonista, zapatuko Baserritarren Azokan

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2019ko aza. 12a, 12:28

Hileko hirugarren zapatua izanik, Baserritarren Azoka egingo dute Seber Altube plazan, azaroaren 16an. Hilero moduan garaiko produktuak erosteko aukera zabala izango da, eta horien artean, Euskal Herriko babarruna izango da, oraingoan, protagonista.

Arrasateko Udaleko Toki Garapen saileko Nerea Lazpiur  eta Debagaraia Landa Garapeneko elkarteko kide Agurtzane Diaz  gonbidatu dituzte Arrasate Irratiko gaurko, martitzena, Igo Autobusera! saiora.

Askotariko ekintzak

Askotariko ekintzak egingo dituzte zapatuko Seber Altubeko azokan: Euskal Herriko baba mota ezberdinen erakusketa, haurrentzako tailerrak eta Arrasateko Lanbide hastapeneko ikasleek prestatutako babarrun-dastaketa; horrez gainera, Eusko Label produktuen zozketa ere egingo dute azokan erosketak egiten dituztenen artean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak