Zulotik ezin atera, 2-3 galdu du Mondrak Amaikak Bat taldearen aurka

Imanol Beloki Unamuno 2019ko aza. 1a, 19:30

Burua ezin altxa ari da Arrasateko Mondra futbol taldea. Izan ere, ezin izan ditu gaur hiru puntuak lortu Mojategin, Amaikak Bat talde debatarraren aurka. 0-1 galtzen hasi diren arren, bina berdindu dute, eta berdinketarekin puntu bat lortzekotan zirela, azken minutuetan aurkariek aurrea hartu, eta 2-3 amaitu da partidua. Hori horrela, Ohorezko Erregional mailako sailkapenean azkena da, bost punturekin.

Lehenengo zatiak ez du bizitasun handirik izan. Jokaldi gutxi eta txispa barik aritu dira bi taldeak, 31. minutuan, Amaikak Bat taldearen gola etorri den arte. Bigarren zatian, berriz, etxeko taldea gogoz sartu da partidura, eta hainbat aukera izan ostean, berdinketaren gola sartu dute, 1-1. Hala ere, debatarrek, berriz, hartu diote aurrea arrasatearrei, 1-2, eta bina berdintzea ere lortu dute etxekoek, gero. Hala ere, minutu gutxi geratzen zirenean, Amaikak Bat taldeak partidua erabakitzeko gola sartu du. 2-3 amaitu lehia.

Mondravemberko kideen bisita

Movember mugimenduarekin bat egin du Mondrak. Hala, Mondravemberko kideak partidua hasi aurretik talde argazkia atera dute Mojategin jokatu duten etxeko zein kanpoko jokalariekin batera. Horrekin batera, sarrerako lehiatilan eta tabernan ere laguntzen izan dira. Bertan ateratako diruaren %50 beraientzat izan da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak