Ugaitz Alegria (aktorea): "Mari Errauskin ipuin klasikoaren bertsio garaikidea eskainiko dugu"

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2019ko urr. 30a, 13:57

Kantuan, dantzan eta jolasean "printzesen ipuinari buelta eman diotela" azaldu du Glu Glu antzerki konpainiako Ugaitz Alegria aktoreak Arrasate Irratiko eguazteneko Igo Autobusera! saioan: "Gehiegikeriak gertatzen diren egoeratan mutu ez geratzea zein garrantzitsua den azpimarratu nahi dugu; antzerki musikala da zuzenean abesten ditugu askotariko doinu ezagunekin sortu ditugun kantuak".

Labetik atera berri duten Mari Errauskin antzezlana Amaia antzokian eskainiko dute zapatuan, 17:00etan. Bost sarrerak dira sarrerak eta aurrez Arrasate.eus atarian eros daitezke. Arrasate Irratian bihar, eguena, egingo dute Udaleko Kultura Sailaren eskutik jaso dituzten gonbidapenen zozketa; parte hartzeko deitu 943 25 05 05 telefonora, edo idatzi irratia@goiena.eus helbidera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak