'Igo autobusera' saioa: 2019-10-18

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2019ko urr. 18a, 13:20

Uhinetan barrena asteko azken ibilbidea egin du FM-ko 107.7ko autobusak. Asteburura begira jarrita askotariko proposamenak jaso dituzte gaurko, egubakoitza, saioan. Hemen saioa entzungai.

Entzuleekin batera osatu gura dute Arrasate Irratiko Igo Autobusera! saioa, eta bi dira herriko irratiarekin bat egiteko moduak: 943 25 05 05 telefonora deituta edo Irratia@goiena.eus helbidera idatzita. Irratiarekin bat egiteko aitzakiak, berriz, askotarikoak izan daitezke: kantuak eskatzeko, gaizki esandakoak zuzentzeko, ondo esandakoak txalotzeko eta baita asteko zozketatan parte hartzeko ere.

Irratiko lagunek asko eskertzen dute entzuleen partetik jasotzen duten feed-back-a, horren erakusle gaurko saioa atzoko Kooltur Ostegunak kontzerturako sarrerak irabazi zituen Naiara Larrañaga entzuleak goizean bidali duen mailarekin zabaldu dutela. Hona hemen Larrañagak atzoko kontzertuan atera zuen eta Arrasate Irratira bidali zuen argazkia. Eskerrik asko!

Uruguaiko Motosierra musika taldea Kooltur Ostegunak kontzertua eskaintzen atzo, eguena, Arrasateko gaztetxean. Argazkia: Naiara Larrañaga

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak