Juan Arzamendi Musika Etxearen "hezurdura", eginda

Xabi Gorostidi 2019ko ira. 24a, 18:19

Eraikinaren estrukturarekin lotutako lan gehienak eginda daude, eta orain gelen eta espazioen banaketa lanak egiten dihardute. Lanen "%50a gaindituta", bisita gidatua antolatu dute gaur Udal ordezkariek, eta solairuz solairu eraikin berriak izango dituen elementuak azaldu ditu proiektuaren gidaritza daraman LKS Krean enpresako Diego Rodriguez arkitektoak. 

Harrera solairuan, beirate handi bat egingo dute errekaren ondoko paretan eta 180 lagun ingururentzako edukiera izango duen auditorioa ere bertan kokatuko dute. Lehen solairuan Arrasate Musikaleko ikasleentzako gela guztiak jarriko dituzte, den-denak intsonorizatuz.

Bisitariak hirugarren solairuan, Udalaitz atzean dutelarik. 

Bigarren solairua Goikobalu eta ballet taldearen egoitza izango da; lehen solairuak baino altuera gehiago du eta ondorioz aproposagoa da bi elkarte hauen jardunerako. Azkenik, aire libreko hirugarren solairu bat izango du. Bertan administrazio arloko langileen bulegoak egongo dira, beirazko estruktura baten barruan, eta baita aire-libreko kontzertuak egiteko gune bat, 100 lagun ingururentzako edukiera izango duena. 

Musika Eskola berrituari forma ematen ari diren langileetako bi. 

Maria Ubarretxena pozik azaldu da, aurreko agintaldiko "proiektu izarretako bat" forma hartzen ari dela ikusita, eta lanak 2020ko udarako amaituta egotea espero duela adierazi du. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak