Aldundiak eta Arrasateko Udalak Kataideko bidegorri zatia hobetzea adostu dute

Amaia Zabala 2019ko ira. 23a, 15:02

Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako diputatu Rafaela Romerok eta Maria Ubarretxena Arrasateko alkateak Kataideko bidegorria handitu, hobetu eta egokitzeko proiektua adostu dute. 

San Prudentziotik Kataide industrialdera doan bidegorri zatiak 690 metro ditu eta funtsezkoa izango da Deba Ibarreko foru-ibilbidearen barruan.

Proiektuak 227.199,19 euroko aurrekontua izango du eta Arrasateko Udalak Aldundiari egin dion eskaerari erantzuten dio.

Oso osorik Arrasateko udalerrian dagoen eta San Prudentzio eremua eta Kataide Industrialdea lotzen dituen bidegorria egokituko da bai oinezko eta bai txirrindularien erabilerarako. Handitzeko obrak 2020.urtearen hasieran hasiko dira.

Kataide eta Arrasateko ekialdeko tokiko bidegorria lotzeaz gain, zorua egokitu eta handitu, espaloiak eta zintarriak konpondu eta seinaleztapena eta argiztapena hobetuko dira.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak