Zazpi hilabeteko lanak Gipuzkoa etorbideko espaloia konpontzeko

Maialen Regueiro 2019ko ira. 23a, 12:08

Asteon hasiko dituzte Gipuzkoa etorbidean, espaloia konpontzeko lanak eta zazpi hilabeteko iraupena izatea aurreikusten da. 150 metroko espaloia da eraberrituko dena, Beberly tabernaren aldean dagoena, alegia. Aurrekontua 153.845 eurokoa (BEZ barne) da eta lanak Artzamendi enpresak egingo ditu.

Bi fase

Espaloia eraberritzeko lanak bi fasetan banatuko dira: lehena, MRWren bulegoaren paretik, Errando Gebara kale-burura eta bigarrena, Errando Gebara kale-burutik Kabiako biribilgunera. Espaloiak eraberritzearekin batera, zebra-bideak eraberrituko dira araudira egokitzeko. Horrez gain, gune horretako saneamendu-sarea ere aztertuko da. Oscar Garcia, OZMA batzordeko buruak espaloiaren itxura nolakoa izango den aipatu du: "Gure asmoa da Gipuzkoa etorbideko bi espaloiek itxura berdina izatea, horregatik, beste aldeko baldosa berak jarriko dira".

Trafikoan eragina

OZMko zinegotziak adierazi du, lanek ez dutela trafikoan arazorik eragingo: "Baliteke momenturen batean, trafikoa txandakatua izatea, baina ez dugu trafiko mozketarik aurreikusi".

Hirugarren fasea

Gipuzkoa etorbideko espaloiaren eraberritze lanen proiektuak hirugarren fase bat izango du, 2020an egitea aurreikusten dena: "Hirugarren faseko lanak autobus geltokitik kiroldegira bitartean izango dira eta horiek 2020ko aurrekontuetan egitea aurreikusten dira. Kasu honetan, arazo gehiago izango ditugu autobus geltokia dagoelako".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak