Agur jendetsua egin diote Alfonso Gorroñogoitiari

Amaia Zabala 2019ko ira. 10a, 12:42

San Juan Bataiatzailearen parrokia jendez bete zen atzo arratsaldean Alfonso Gorroñogoitiari azken agurra emateko. Herritar eta kooperatibista ugari bildu ziren baina baita instituzioetako ordezkariak ere. Horien artean izan ziren besteak beste, Maria Ubarretxena Arrasateko alkatea, Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapena eta azpiegituretako sailburua eta Markel Olano diputatu nagusia.

Ubarretxenak dio, penaz hartu zuela albistea eta nabarmendu zuen herriari ekarpen handia eginda joan dela Gorroñogoitia.

Olanok bestalde, egun, Gipuzkoako kooperatibak mundu guztian ezagunak izatea Arizmendiarretaren inguruan bildutako belaunaldi honen lanari esker dela azpimarratu zuen.

Arrasateko industria mugimendu kooperatiboaren fundatzaileen artean bizirik geratzen zen azkena zen Gorroñogoitia. Eta Arantxa Tapiak azpimarratu zuen, hasiera hartako sortzaileak hil diren arren, kooperatibismoarekin jarraitzeko oinordekoak badirela eta horiei dagokiela orain espiritu eta lan egiteko modu horrekin jarraitzea.

Instituzioetako ordezkariez gain, kooperatibista ugari ere bertaratu ziren hiletara. Tartean Javier Retegi, zeinak belaunaldi hau ezagutu eta hauekin ikasi izana pribilegio bat izan zela azpimarratu zuen.

Mondragon Korporazioko eta Mondragon Unibertsitateko, Ulmako, LKSko, Fagor Industrialeko, Lanako, edota ISEAko ordezkariak ere izan ziren besteak beste atzoko hileta elizkizunean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak