Unai Suinaga (ART): "Errespetua eta taldekidetasuna asko barneratzen dira errugbian"

Eneko Azurmendi 2019ko ira. 6a, 12:27

Ezohiko entrenamendu saioa egin dute Arrasate Rugby Taldeko kideek Biteri plazan, gazteenei zuzenduta. Lagun bat ekarri lelopean, Eskola Kiroleko ikasturte berriari ongietorria emateaz gain, errugbia ezagutaraztea eta jende berria erakartzea izan da helburua. Erantzun ona izan du ekimenak.

8, 10 eta 12 urtez azpiko taldeetako jokalariez gain, klubekoak ez diren umeak ere gerturatu dira, 20 ume inguru guztira.

Urteroko hitzordua izaten da hau, baina jakinarazi dute, urtean zehar ere Mojategin egoten direla, gura duenarentzat. Unai Suinaga ARTko ordezkariak azaldu du benetan merezi duen kirola dela errugbia, eta herritarrak animatu gura izan ditu gerturatu eta probatzera, jende beharren daudela-eta.

Errugbi eskolaz gain, 14 urtez azpiko taldea jendez oso justu dagoela aitortu du Suinagak, eta 16 eta 18 urtez azpikoen talderik ez dagoela. Kontuan izanda hurrengo taldea senior mailakoa dela, azken bi kategoria horietarako jokalariak behar direla aldarrikatu du.

Seniorrek martitzen eta eguenetan egiten dituzte entrenamenduak, eta Eskola Kirolekoek, esan moduan, domeketan. Mojategiko ateak zabalik dituzte edozeinentzat.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak