Arrasateko Udalak hamaikagarren Kulturate Akustikoak abiatuko du bihar, egubakoitza; eta bi asteburutan banatuta, sei kontzertu izango dira areto nagusian, 20:00etan eta doan. Galiziako De Vacas laukoteak zabalduko du lehen asteburua eta Iparraldeko Lumi taldeak borobilduko du domekan; etzi, zapatua, berriz, Hakima Flissi (Bilbo, 1997) musikaria izango da protagonista. Arrasate Irratiko Uda giroan saiora gonbidatu dute gaur, Hakima Flissi.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.