AHTa egiten ari den aldi baterako enpresa elkarteak lan-istripu bat "estali" duela salatu dute

Xabi Gorostidi 2019ko uzt. 19a, 12:57

Ekainaren 28an gertatu zen, AHTa eraikitzeko Gesalibar auzoan egiten ari diren lanetan. Bertatik gertu bizi den Gorka Gonzalez horren lekuko izan zen, eta salatu du zauritua auto batean eraman zutela enpresakoek ospitalera. Ostean SOS Deiak-era, Ertzaintzara, Osalanera eta Udaltzaingora deitu zuen istripuaren berri zuten jakiteko, baina inork ez du baiezkoarekin erantzun.

Gonzalezek dio hainbat istripu izaten ari direla. "Istripu ugari izan dituzte, eta nik dakidala ekainaren 28koa izan da azkena. Hondeatzemakina Lizuetako aretx lekuan zebilen lanean, baina kontrola galdu eta irauli egin zen. Langileak zauria izan zuen beso batean, eta enpresakoek auto batean eraman zuten ospitalera, anbulantziari deitu gabe".

Era horretan geratu zen hondeatzemakina, istripua izan ostean. (Argazkia: Gorka Gonzalez).

Zauritua auto batean eraman izanak Gonzalezen susmoak piztu zituen. Hura estali nahian ari zirela pentsatu zuen, eta ostean egindako dei batzuen ostean, hori baieztatu zuen: "SOS Deiak-era deitu nuen, baina ez zuten gertatutakoaren inongo zantzurik. Ostean, Ertzaintzara deitu nuen, eta erantzun berdina. Osalanera ere deitu nuen eta ezer; eta zirkulua ixteko Arrasateko Udaltzaingora, eta berdin". 

Ikusitakoak ikusita Gonzalezek salaketa jarri zuen sorospen-omisioagatik. Uztailaren 3an jarri zuen, 1 zenbakiko Gasteizko Instrukzio Epaitegian .

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak