Hirugarren zapatua izanik baserritarren azoka egingo dute Seber Altube plazan; garaiko askotariko produktuez gainera, Debagoieneko txakolina dastatzeko aukera ere izango da. Arrasateko Udaleko Toki eta Garapen Saileko teknikari Nerea Lazpiur eta Bedoñako Artazubiaga baserriko Otxia txakolindegiko Felix Etxagibel izan dira gaur, eguena, Arrasate Irratiko Uda Giroan saioan.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.