Arkeologiaz eta historiaurreaz ikasten, igerilekuaren freskotasunean

Jokin Bereziartua Lizarazu 2019ko uzt. 13a, 14:12

Arrasateko Udalaren eskutik eta Zaragozako startup edo negozio-ideia berritzaileetan oinarritutako enpresa batek gidatuta, urpeko arkeologia saio interesgarri bat egin dute gaur Musakolako kiroldegian. 15 bat gaztetxok eman dute izena, eta kristo aurreko XIV. mendeko itsasontzi baten denetariko aztarna arkeologikoak batzen ibili dira. Jolastuz ikasteko aukera bikaina izan dute gaztetxoek, beti ere igerilekuaren freskotasunean.

Gidari lanetan aritu den Andres Garcia-Arillak azaldu du zein den ekimenaren helburua: "Ondare arkeologikoaren balioa publiko zabalari hedatu nahi diogu eta horretarako Mediterraneoan aurkitu den itsasontzirik zaharrenaren erreplika ekarri dugu. Adibide bikaina da gaztetxoek metodo arkeologikoa ikasi dezaten, eta aldi berean, historiaurreko hainbat eta hainbat gairen gainean ere hitz egiten diegu".

Erlazionatuak

Urpeko arkeologia saioa argazkitan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2019 uzt 13 Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak