Julen Barrutia izango da ARTko entrenatzaile berria

Xabi Gorostidi 2019ko uzt. 3a, 15:40

Igor Isasik utzitako hutsunea, etxeko gazte batekin beteko du klub zuri-moreak. Senior taldea gidatzeaz gain harrobiko taldeen arduraduna izango da 25 urteko arrasatearra. Hainbat urtetan ARTko jokalari izan ostean, iaz utzi zion jokatzeari, eta besteak beste, gazte taldearen eta Euskadiko 16 urtetik azpikoen entrenatzaile izan da. 

Klubeko presidente izandako Ramon Barrutiaren semea da, eta 2. mailako CSD titulua dauka. Errugbiaz gain, arte martzialetan trebe dabil azkenaldian. Duela hiru aste, Igor Isasik Hemen Debagoiena saioan esan zuen bere ordezko aproposena Barrutia zela, eta ARTko zuzendariek kasu egin diote. 

Julen Barrutia gazte taldekoekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak