Arizmendiarrietak ekonomiaren garapenaren, merkatuaren eta giza balioen artean oreka bilatzeko zuen gaitasuna azpimarratzen da dokumentalean.
Angel Mari Garcia Arizmendiarreta Fundazioko kide eta estreinaldiko ekiraldiaren antolatzailearen esanetan dokumentalaren bertsio laburtua egitearen arrazoiak bi izan dira: "Dokumentalari 44 minutu kendu dizkiogu eta 55 minutuan gelditu da. Helburuak bi izan dira: telebista kateetan eman ahal izateko denbora murriztea eta bestetik, hezkuntza arloan kooperatibismoa lantzeko material egoki bihurtzea".
Dokumentalean elkarrizketatuak izan direnetako asko hurbildu dira Kulturateko estreinaldira eta amaieran, antolatzaileek bakoitzaren elkarrizketa zatia osorik usb pintxo batean oparitu diete esker moduan.