San Juan jaiak hasteko astebete falta da, baina dagoeneko jai giroz bete dira gaur Arrasateko kaleak. Izan ere, herritar ugari atera dira haurren danborrada ikustera. Biteri plazan hasi dute emanaldia 19:00etan eta ordu eta erdiko ibilbidearen ondoren herriko plazan amaitu dute. Bederatzi konpainia eta 300 lagunek hartu dute parte gaurko danborradan, eta tartean parte hartzen zuen lehen aldia zuen konpainia berri bat ere bai.
2019 eka 15 Arrasate
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.