"Erreferentziazko euskarazko hedabidea izaten" jarraitu gura du Goiena Komunikazio Taldeak 2019an

Mireia Bikuña 2019ko eka. 14a, 10:30

Horixe ondoriozta daiteke, besteak beste, atzo Arrasateko Kulturaten egin zen Batzar Orokorretik. Irabazi asmorik gabeko kooperatiba izanik, arlo ekonomikoa saneatuta dauka Goienak.

Batzar orokorrean elkartutako ordezkariek onartu zuten 2018ko txostena, eta baita, 2019rako aurrekontu ekonomikoa.  Goiena Komunikazio Taldea osatzen duten hedabide ezberdinek, urtean lortutako emaitzak kaleratu zituzten: telebista, papera, Internet, Ttap aldizkaria...

2019rako hainbat erronka ditu Goienak. Baina, bereziki, erreferentziazko euskarazko hedabidea izaten jarraitu gura du. Horren adibide da, maiatzeko hauteskunde egunean lortutako emaitzak: bost orduko telebista saioak eta astelehenean kaleratutako Goiena papera bereziak herritarren erantzun zabala izan zuten. Eta, erreferentziazko bide horretan, etengabe berritzearen beharra aipatu zuten. "Ez dago besterik. Berritzen joatea da etorkizuna", esan zuen Aitor Izagirre, Goiena Komunikazio Taldeko presidenteak.

2019rako erronkak

Debagoieneko Kirol Sarien bigarren edizioa, ikuskizun popularren grabaketak, Ttap softwarearen salmenta, diru-laguntzen dibertsifikazioa, MUrekin elkarlan hitzarmena egitea, Sare Sozialetako erabiltzaileak handitzea… Horiek eta beste hainbat dira 2019rako Goiena Komunikazio Taldeak dituen erronkatako batzuk.

Era berean, gazteengan eragitea du helburu. Munduko edozein hedabideren kezka nagusia gazteak erakartzea dela esan zuen Iban Arantzabalek, Goienako zuzendariak. Eta, nerabeengana heltzeko proiektu bat du esku artean, Gaztezulorekin eta MUrekin elkarlanean.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak