7ko nota du 65 urtetik gorakoen bizi-kalitateak

Xabi Gorostidi 2019ko eka. 13a, 17:43

Arrasatearren %24,2k –5.590 lagun– 65 urtetik gora dituzte eta euren premiak eta bizi-kalitatea aztertzeko ikerketa egin du Hurkoa elkarteak, Udalaren eta Adinberri fundazioaren laguntzarekin; 218 lagunek pasa dute inkesta –laginaren %3,89k–. 

Gipuzkoako Aldundiaren Adinberri fundazioak adindunen bizi-kalitatea hobetzea du helburu. Iaz, diru laguntza programa bat abiatu zuten, eta bertan, Hurkoa elkarteak adindunen hauskortasuna neurtzeko planteatutako proiektua izan zen aukeratuetako bat. Hauskortasun maila neurtzeko, adindunen osasuna, harremanetarako gaitasunak, autonomia maila, irisgarritasun arazoak eta egoera ekonomiko zein afektiboak hartu dituzte kontuan. Gipuzkoa mailako hauskortasuna neurtzeko hiru udalerri ikertu dituzte –Pasaia, Azkoitia eta Arrasate–, eta, bakoitzak bereizgarri propioak izan arren, denetan nahiko bizi-maila "onargarria" dutela ondorioztatu dute; hamarreko eskala batean zazpiaren bueltakoa.

Aurkezpena

Azterlanaren emaitzak atzo aurkeztu zituzten. Han izan ziren Amaia Azpiazu –Gizarte Ongizateko jarduneko zinegotzia–, Jose Ignacio del Pozo –Hurkoako zuzendari-kudeatzailea–, Bakarne Etxeberria –Hurkoako hauskortasun programaren koordinatzailea–, Rakel San Sebastian –Adinberri Fundazioko zuzendari-orokorra– eta Laura Gallo –Ikeiko proiektu arduraduna–. "Azterketa honi esker adinekoen egunerokotasunaren inguruko informazio gehiago jaso ahal izan dugu; beraz, aurrerantzean, gure helburua izango da Gizarte Zerbitzuak adinekoen egungo zein etorkizuneko beharrei erantzuna emateko egokitzea; modu horretara, guztien bizikalitatea bermatu eta hobetzeko, noski", adierazi zuen Gizarte Ongizateko jarduneko zinegotzi Amaia Azpiazuk. "Datuak ona izan dira, orokorrean, baina bakardadean dauden horiek, edo irisgarritasun arazoak dituztenek, neurriak behar dituzte". 

Ikerketako datuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak