Pentsio duinak aldarrikatzeko manifestazioa egingo dute astelehenean

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2019ko eka. 10a, 17:18

Orain dela bi urte hasi ziren pentsionistak, pentsio duinak aldarrikatzeko helburuarekin, astelehenero elkarretaratzeak egiten, eta hala egin dute gaur Arrasateko Herriko Plazan. Udako oporrak hartu aurretik, gaurkoa, azken elkarretaratzea izan da; izan ere, datorren astelehenean, eguerdian elkarretaratzea egin beharrean, manifestazioa egingo dute 19:00etan Herriko Plazatik abiatuta. 

Arrasateko Pentsionisten Plataformak egin du datorren asteleheneko manifestazioan parte hartzeko deia, eta Debagoieneko beste herrietako pentsionistak gainera, herritar guztiak gonbidatu dituzte, bereziki gazteak; hala dio Arrasateko Pentsionisten Plataformako kide Karmele Iparragirrek: "Feministek eta sindikatuek etorriko direla esan digute, eta oso pozik gaude. Era berean, gazteei ere hurbiltzeko eskatu gura diegu, zuek zarete-eta, gurasoak baino txarrago biziko zareten lehenengo belaunaldia, eta mugitu ezean, ez dago ezer lortzerik".

Orain dela bi urtetik moduan, 1.080 eurotako gutxiengo pentsioa, jasangarritasun faktorearen indargabetzea eta KPIari lotuta urtero areagotzea dira, pentsionisten aldarrikapen nagusiak. "Pentsatzen dugu eskatzen duguna ez direla kapritxoak duintasunez bizitzeko eskubideak baizik. Politikoei esaten diegu badakigula badagoela dirua eta zulo zahar baten sartu beharrean, zatitxo bat guri gordetzeko".

Hortaz, borrokatzen jarraitzea ezinbestekoa dela diote pentsionisten elkartetik, orain arte lortutakoa nahikoa ez dela gaineratuta: "Mahaian geratzen diren apurrak bakarrik eman dizkigute, hortaz, dagokiguna lortu arte hemen jarraituko dugu".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak