Kalean da 'Loratu da hazia' diskoa

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2019ko eka. 6a, 15:26

28 urte bete ditu Arrasateko Trikitixa Eskolak eta "sekula baino indartsuago" dagoela diote, hori horrela, une egokia iruditu zitzaien eskolan ikasitakoak eta sortutakoak diskoan batzeko. 10.urteurrena bete zutenean argitaratu zuten lehenengo lana, eta harrezkero eskolan pilatutakoa ez dadin galdu Loratu da hazia bilduma berria sortu dute, eta gaur, eguena, Kulturateko Jokin Zaitegi gelan aurkeztuko dute. Arrasate Irratiko Igo Autobusera! saioan izan da gaur, eguena, eskolako irakasle Irati Gutierrez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak