Ez da baina hori salatzen duen irregulartasun bakarra. Bere esanetan, aurretik egon dira bere eta iruzurra salatu zuten beste bi medikuen –Manoel Martinezen eta Roberto Sanchez– kontrako saiakerak. Eta gaineratu du Osakidetza ez dabilela betetzen jarraitu beharreko kontratazio politika.
Horren guztiaren aurrean mendeku nahia dagoela dio Machok. Eta gaineratu du sisteman dagoen ustelkeria erakusten duela honek guztiak.
Osasun sailburuaren esanetan zerikusirik ez
Salaketa horren aurrean, Nekane Murga Osasun sailburuak adierazi du kontratua bertan behera uzteak ez duela harremanik ikerketarekin, bere esanetan Osakidetzak kontrataziorako jardunbide bat duelako, eta kasu guztietan berdin jarraitzen delako, baita Marta Machoren kasuan ere.