'Igo autobusera' saioa: 2019-05-28

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2019ko mai. 28a, 13:32

Domekako hauteskundeen gaineko kontuez gainera, futbol kontuak izan dituzte berbagai Arrasate Irratiko gaurko, martitzena, Igo Autobusera! saioan; izan ere, gaur, 19:30ean hasita, Euskal Herria Koparen finalerdia jokatuko dute Realak eta Alavesek Mojategin. Futbol zelaian gainera, Goiena Telebistan eta Goiena.eus atarian ikusteko aukera izango da, eta esatari lanetan jardungo duten Xabi Urtzelai eta Mireia Bikuña lankideak gonbidatu dituzte FMko 107.7ra.

Egubakoitzean zozkatuko dituzten opariak ere iragarri dituzte gaurko magazinean: Argia dantza taldeak zapatuan, Amaia antzokian 19:30ean eskainiko duen Martin Zalakain abenturazalea dantza ikuskizunerako gonbidapenak, batetik, eta Elgetako Espaloia antzokian EH Sukarra taldeak zapatuan egingo duen kontzerturako sarrerak, bestetik. Zozketan parte hartzeko, egubakoitza, goizeko 10:00ak aurretik deitu 943 25 05 05 telefonora edo idatzi, irratia@goiena.eus helbidera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak