Mojategin Errioxaren kontra galduta (31-12), Arrasate Errugbi Taldeko seniorrek Euskal Ligako 2. mailan jokatuko dute datorren denboraldian. 29 puntu baino gehiagogatik irabazi behar zuten balentria lortzeko eta oso gertu egon baziren ere, azkenean ezin izan zen. Igor Isasi entrenatzaileak, bestetik, bere azken partidua zuzendu zuen Mojategin eta norgehiagoka ostean merezitako omenaldia jaso zuen.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.