Alkategaiarekin batera, alderdi sozialistaren zerrendako beste hainbat hautagai egon dira herritarrekin partekatze. Era berean, Isasias Carrascoren alargun Marian Romero ere egon da arrosak banatzen. Hamabigarren lekuan doa zerrendan. Parlamentario ohi Rafaela Romero ere egon da Arrasaten.
Eta sozialistak gogotsu daude domekara begira. Hauteskunde kanpainan jaso duten babesa handia izan dela aipatu du Garciak. Orain espero dute babes hori emaitzetan islatzea.
Lanean jarraitzeko konpromisoa
Dena den, Arrasateko udal hauteskundeetako emaitzak ez baditu sozialisten helburuak betetzen, herriarengandik eta herriarendako lanean jarraitzeko konpromisoa berretsi du Garciak.