Reala eta Alavesen arteko lehen partidua jokatuko dute Arrasaten

Amaia Zabala 2019ko mai. 21a, 15:22

Euskal Herria Koparen baitan, Realeko eta Alaveseko neskek jokatuko duten finalerdietako norgehiagokaren aurkezpena egin dute gaur Arrasaten. Partidua Mojategi zelaian izango da maiatzaren 28an, martitzena, 19:30ean. Sarrera doakoa izango da Mondrako bazkideendako eta 14 urtetik beherakoendako, gainontzekoek 7 euro ordaindu beharko dituzte.

Euskal Herriko futbol talderik onenak batu dira 2019ko IX. Euskal Herria Kopa honetan: Gipuzkoatik, Real SociedadOiartzunAñorga eta Eibar; Bizkaitik, Athletic ClubSan Inazio eta Bizkerre; Arabatik, Alaves; Nafarroa Garaitik, Mulier eta Berriozar; eta Lapurditik, Baionako Aviron eta Angeluko Genets. Eta, finalerdietara Reala, Alaves, Athletic eta Eibar iritsi dira. Bada, Erregina Kopa irabazi berri duen Reala bertatik bertara ikusi ahal izango dute debagoiendarrek maiatzaren 28an, martitzena (19:30), Euskal Herria Kopako finlaerdietako bat Mojategin jokatuko dutelako Realak eta Alavesek; beste finalerdia Athleticen eta Eibarren artean jokatuko dute, Galdakaon.

Finala Azpeitian izango da

Finalerdietako norgehiagoka Galdakaon eta Azpeitian jokatu eta gero finala Azpeitian jokatuko dute. Hain zuzen, Lagun Onak futbol taldea sortu zeneko 75. urteurrena ospatzen dabiltza azpeitiarrak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak