Alpinismoari eta eskaladari buruzko filmak, Amaia antzokian ikusgai

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2019ko mai. 21a, 13:38

Bilboko Mendi Film jaialdiaren bueltan antolatutako Mendi Tour ekimena Arrasaten izango da gaur, martitzena. Besaide Mendi Elkartearen eskutik, eta Udalaren laguntzarekin, hiru film ikusteko aukera izango da Amaia antzokian, 19:30etan hasita: Viacruxis umorezko film laburra hasteko, eta, ostean, bi film luze: 2018ko Mendi Film jaialdian Alpinismoko Film Onenaren saria irabazi zuen Everest Green eta Adam Ondra eskalatzailearen ibilbidea jasotzen duen Age of Ondra. Bilboko Jaialdiko zuzendari Jabi Baraiazarra gonbidatu dute Arrasate Irratiko Igo Autobusera! saiora.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak