ALBISTEAK

Gizarte politiketan, feminismoan eta ekologismoan oinarritutako proiektuak direla beraienak adierazi du Igor Urizarrek

Imanol Beloki Unamuno 2019ko mai. 20a, 19:30

Elkarrekin Podemos (Podemos, Ezker Anitza-IU, Equo) koalizioak maiatzaren 26ko hauteskundeetara begirako ekitaldi nagusia egin du gaur, Arrasaten, Biteri plazan. Hainbat herritar eta alderdikide izan dira ekitaldian, eta hizlariek, Elkarrekin Podemosen hautua egiteko eskatu die herritarrei.

Ekitaldian, Lander Martinez Elkarrekin Podemoseko idazkari nagusia, Isabel Salud Ezker Anitzako koordinatzaile nagusia, Igor Urizar Arrasateko Udalerako Elkarrekin Podemoseko hautagaia, Marivi Eizagirre Elkarrekin Podemoseko Batzar Nagusietarako hautagaia, Juan Luis Merino Arrasateko udalerako Elkarrekin Podemoseko hautagaia, Eva Abuin Arrasateko udalerako Elkarrekin Podemoseko hautagaia, eta Arantxa Gonzalez Elkarrekin Podemoseko Donostialdeko hautagaia eta Batzar Nagusietarako hautagaia izan dira.

Politika aurrerakoien aldeko apustua

Lander Martinez Elkarrekin Podemoseko idazkari nagusiaki eman dio hasiera ekitaldiari, eta bertaratu diren herritar eta alderdikideei eskerrak emanez hasi du saioa. Horrekin batera, eta besteak beste, maiatzaren 26ko hauteskundeetara begira, aukerarik onena Elkarrrekin Podemos dela adierazi du: "Kanpainako egun hauek beroak izaten ari dira Gipuzkoa osoan, eta beste alderdiek ez dituzte proposamen seriorik egin. Beraien artean ari dira borrokan. Hala, politika aurrerakoiak egin nahi duenak Elkarrekin Podemos da aukerarik onena. Gu hor egongo gara, beti aurrera begira, eta gizarte honetako aniztasuna errespetatuz".

Proiektu eraldatzailea

Igor Urizar Arrasateko udalerako hautagaiak, bestalde, herriarentzat onena nahi dutela adierazi du, beraien ardatz nagusiak zeintzuk diren adieraziz: "Gizarte politiketan, feminismoan eta ekologismoan oinarritutako proiektu eraldatzailea da gurea". Horrekin batera, prekarietatea ere izan du hizpide Urizarrek, eta adierazi du, Arrasaten, kiroldegiarekin, esaterako, dirutza gastatu nahi dutela, eta pobreziara, bestalde, 400.000 euro, soilik, bideratu dituztela. Hala, herritarrei Elkarrekin Podemosen aldeko hautua egiteko eskatuz amaitu du hitzaldia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak