'Natura Jolasean' ekimena egingo dute bihar

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2019ko mai. 17a, 12:18

Txatxilipurdi elkarteak, Besaide mendi elkartearekin, Gaztetxeko Haur eta Gurasoen Asanbladarekin, Udalarekin eta Leintz Eskola Kirolak elkartearekin elkarlanean, laugarrenez egingo du bihar, zapatua, Natura Jolasean ekimena. Txatxilipurdi elkarteko kide Iñaki Telleria gonbidatu dute Arrasate Irratiko Igo Autobusera! saiora.

Naturan jolasteak dituen onurak aldarrikatuko dituzte egun osorako antolatu duten egitarauarekin. Euria egingo duela-eta lekuz aldatu dituzte hainbat ekintza; hori horrela, 10:30ean, Natura Ginkana egingo dute, sei urtetik gorakoentzako; 17:00etatik 18:00etara askotariko jolasetan jarduteko aukera izango da Monterron parkean, eta 18:30etan hasita, erdiguneko Gaztelekuan Olatz Urkia eta haren ikasleen eskutik kontzertua izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak