Garciak adierazi du azken agintaldian "hainbat proiektu" gauzatu dituztela, baina horietako bat aukeratzekotan Makatzenako igogailuak martxan jarri izana nabarmendu du Dioenez, "35 urteren ostean", sozialista bat egon behar izan da gobernuan proiektu hori gauzatzeko.
"Alternatiba bakarra" EAJren eta EH Bilduren aurrean
Bestalde, diputatu nagusi izateko hautagai Denis Itxaso ere egon da Arrasaten eta azaldu du EAJren eta EH Bilduren aurrean alternatiba eraginkor bakarrak direla. Horrez gain, Itxasok herritarrei eskatu die alderdiez harago botoaren bidez ahaldun nagusi zein izatea gura duten erantzun dezatela.