Jose Maria Ormaetxea eta Alfonso Gorroñogoitia omendu dituzte Arizmendiarrietaren Lagunak Elkartekoek

Amaia Txintxurreta Guridi 2019ko mai. 10a, 10:04

Arrasateko mugimendu kooperatiboko bi fundatzailek, Jose Maria Ormaetxeak eta Alfonso Gorroñogoitiak, bizitza osoan zehar balio kooperatiboak defendatu eta garatzeko egindako lan nabarmenagatik, omenaldia jaso dute Arizmendiarrietaren Lagunak Elkartetik.

Arizmendiarrietaren Lagunak Elkartekoek Ohiko Batzar Nagusia egin dute Arrasateko Garaia Berrikuntza gunean, logotipo berria aurkeztu dute ofizialki, eta Zuzendaritza Batzordea ere berritu dute partzialki.

Horren ostean, omenaldi bat egin diete Arrasateko mugimendu kooperatiboko bi fundatzaileri, Jose Maria Ormaetxeari eta Alfonso Gorroñogoitiari. Elkarteko presidente Miguel Angel Laspiurrek omenaldia egiterakoak, biek kooperatibismoaren mugimenduak egindako lan nabarmena azpimarratu du, eta Arrasateko alkate Maria Ubarretxena eta diputatu nagusi Markel Olano ere izan dira omenaldirako.

Horren ostean, Juanjo Alvarezen hitzaldia izan dute: Zientzia, gizartea, prestakuntza: balioak eta erantzukizuna izenburupean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak