Hamalaugarren Udaberriko Musikaldia musika zikloa abiatuko du Udaleko Kultura Sailak, bihar, zapatua. Maiatzeko hiru asteburutan, bada, sei emanaldi eskainiko dituzte, guztiak 19:30ean eta doan. Bihar, Txanbela otxoteak abestuko du San Frantzisko elizan, eta kontzertuaren eta taldearen gaineko azalpenak jaso dituzte gaur, egubakoitza, Arrasate Irratiko Igo Autobusera! saioan, Juan Bautista Agirre Arrasateko kidearen eskutik.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.